XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Poliziako seneskalak txilibitua bere poltsikotik atera eta bere atzean zegoen Peruko gong ikaragarri bat jotzeko erabili zuen.

Ferratutako boten soinu bat entzun zen solairu guztietan, eroriera askoren hotsa eta, txirristan behera agertu ziren bere bulegoan arma ajente hoberenetariko sei.

Zutitu ziren, eskukada batzuk eman zituzten beren ipurmasailetan hautsak astintzeko eta firme gelditu ziren.

- Douglas!- deitu zuen seneskalak.

- Hemen!- erantzun zuen lehen arma ajenteak.

- Douglas!- errepikatu zuen seneskalak.

- Hemen!- esan zuen bigarrenak.

Eta horrela jarraitu zuen zerrenda.

Poliziako seneskalak ezin zituen bere mutil guztien izenak gogoratu, eta Douglas zen guztien ohizkoa.

- Misio berezia!- agindu zuen.

Batera egin zuten zeinu batekin, sei arma ajenteek galtzen atzeko poltsikora eraman zuten eskua, hamabi zipriztineko berdingailua berekin zutela adieraziz.